ENERGIA
1. Energia:
-Sistema materialek beren burua edo beste sistema material bat eraldatzeko duten gaitasuna da.
- Energia motak:
1- Energia mekanikoa: gorputzek beren higiduragatik edo posizioagatik duten energía da. Energia mekanikoa bi motatakoa izan daiteke: zinetikoa eta potentziala.
Zinetikoa: higiduran egoteagatik gorputzek duten energía da.
Potentziala: bi motatakoa izan daiteke: potentzial grabitatorioa eta potentzial elastikoa
Energia potentzial grabitatorioa: lurretik altuera jakin batean egoteagatik gorputzek duten energía da.
Energia potentzial elastikoa: gorputz elastikoek duten energía da
Energia zinetikoa Energia potentzial grabitatorioa Energia potentzial elastikoa
2- Energia elektrikoa: korronte elektrikoak duen energia da. Etxetresnak elektrikoak funtzionatzeko behar da korronte elektrikoa.
3- Energia erradiatzailea: erradiazio elektromagnetikoen bidez transmititzen den energia da, hala nola Eguzkiaren argiaren, irrati uhinen, izpi ultramoreen edo X izpien bitartez.
4- Energia kimikoa: erreakzio kimikoetan trukatzen den energia da. Pilek eta bateriek mota honetako energia dute.
5- Energia termikoa: materia osatzen duten partikulen higiduraren eraginez sortzen den energia da. Adibidez, suak energia termikoa igortzen du.
6- Energia nuklearra: atomoen nukleoan dagoen energia da, eta erreakzio nuklearretan askatzen da. Bi mota daude:
-Fisio erreakzioa: atomo astunen zatiketa da. Uranio atomoaren nukleoen elkarketa, adibidez.
-Fusio erreakzioa: atomo arinen nukleoen elkarketa da. Hidrogeno atomoen nukleoen elkarketa , adibidez.
2- Energiaren propietateak:
-Transferentzia: sistema material batetik beste batera pasatzea da.
-Transformazioa: gai batetik beste gai batera pasatzeari deritzo.
-Kontserbazioa: guztizko energia kantitateak konstante irauten du eta hasierako energia kantitatea eta amaierakoak berdinak dira.
3- Energia iturriak eta energia beharren aldaketa historian zehar
Energia-iturriak gizakiak energia aprobetxagarria lortzeko erabiltzen dituen baliabide naturalak dira.
XVIII. mendearen amaieran energia-iturriak funtsezkoak ziren gizartearen garapenerako.
XIX. mendearen hasieran erregai fosilak erabiltzen ziren energia sortzeko. Lehenik ikatza erabiltzen zen geroago petrolioa eta gasa. 1954an energia nuklearra erabiltzen hasi ziren eta 70eko hamarkadan beste energia-iturri batzuen inguruko ikerketak egin zituzten.
Gaur egun energia iturri erabilienak honakoak dira: ikatza, petrolioa, gas naturala, uranioa, eguzkia, haizea eta urtegietako ura. Beste energia iturriak garatzen ari dira esate baterako, biomasaren energiaren erabilera eta Lurraren barneko beroarena.
4- Energia iturrien sailkapena
-Berriztaezinak: erabili ahala agortzen diren energia iturriak dira. Energia iturri berriztaezinak hauek dira: ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa.
-Berriztagarriak: behin eta berriro izanagatik etengabe berritzen diren energia-iturriak dira. Energia iturri berriztagarriak hauek dira: ura, eguzkia, haizea, biomasa eta Lurraren barneko beroa.
5- Energia mota bat
-Ikatza: milioka urtez presio eta tenperatura handien pean lurperatutako zingiretan bizi ziren landareen hondakinak ikatz bihurtu ziren. Ikatza arroka sedimentario bat da eta hainbat motatako ikatzak daude karbono kopuruaren arabera sailkatuta.
Ikatza munduko erregai fosil ugariena da. Mapan agertzen da non dauden ikatz erreserba nagusienak.
Ikatza hainbat gauzetarako erabiltzen da elektrizitatea sortzeko, berotzeko eta industria siderurgikoan erabiltzen da. Ikatzaren errekuntzak gas kutsagarriak botatzen ditu atmosferara. Gas batzuen konbinazioak euri azidoa sor dezake.
Abantailak: ugaria dela
Desabantailak: kutsagarria dela
6- Zentral elektrikoak:
Zentral elektrikoetan energia-iturri jakin batetik datorren energia elektrizitate bihurtzen da.
Ikatza emandako energia ura berotzeko erabiltzen da. Ur beroa ur lurruna bihurtu,eta turbina batera eramaten da. Ur-lurrunaren energia zinetikoak turbina birarazten du. Turbinak ur-lurrunaren energia zinetikoa transmititzen dio sorgailu bati. Sorgailuak energia elektrikoa sortzen du, turbinak transmititzen dion mugimendua baliatuz.
7- Energiaren erabilera iraunkorra:
Gaur egun erregai fosil asko erabiltzen dugu horrek dakar erregai fosilen erreserbak agortzea eta ingurumena kutsatzea. Hori aldatzeko ezinbestekoa da neurri batzuk hartzea adibidez:
-Kotxe elektrikoak egitea
-Gutxiago kontsumitzen duten motorrak fabrikatzea
-Bizikletaz gehiago ibiltzea
-Eguzkiaren argia ahalik eta gehien aprobetxatzea
-Etxetresna elektriko eraginkorragoak erabiltzea
-Hondakinak birziklatzea
8- Bibliografia
www.txingudibhi-irun.hezkuntza.net
wikipedia
naturako liburua
berde-berdea