katutxoak arriskuan
Gaur goizean Mixina, gure kateme gorrixta polita, esnatu denean, badaki hastera doan eguna oso berezia izango dela… Gaur bere lehenbiziko katakumeak ekarriko ditu mundura…
Mixina baserriko tegira jaitsi da…
- Goiztar zabiltza gaur! – esan dio Zuringok, oilo zuriak.
- Bai – erantzun dio katemeak - , gaur jaioko dira nire kumeak eta leku on baten bila nabil, lasai egoteko moduko leku bat nahi dut…
- Bejondeizula! Zorterik onena opa dizut – animatu du Zuringo oilo jatorrak.
Mixinak baserri guztia miatu du, baina ez du aurkitu bere gustuko lekurik.
- Zatoz gure etxera – esan dio txerrikume batek
- Eskerri asko, baina nahiago dut leku lasaiago eta erosoago bat – esan dio Mixinak – Bila jarraituko dut.
Mixinaren kemenak bere saria izan du… Baserritik urruti gabe, urez inguraturiko uhartetxo txiki batean, etxola bat dago.
-Hauxe bai dela aukerako tokia! – pentsatu du pozik – Hemen ederki egongo gara…
Gaua da. Mixina zoriontsu lokartu da, ederki instalaturik kartoizko kaxa batean trapuz moldatu duen ohean. Errapean hiru katakume jaioberri polit dauzka.
Hurrengo egunean, Mixina baserrira itzuli da jateko bila. Hurrengo gauean ekaitza da baserrian inguruan. Mixina larri dago: euria bota eta bota ari du atertu gabe, tximista beldurgarriek urratzen dute zerua eta belarriak lehertzeko besteko trumoiak entzuten dira behin eta berriz.
Gaua aurreratu ahala, ibaiak gero eta ur handiagoa dakar. Uhartetxoa urazpian geratzen ari da. Hondamena! Ur-lasterrak eraman egin du uhartera iristeko oholezko zubia. Mixina eta bere txikiak orain guztiz isolaturik daude…
Katama errukarria ikaraz dar-dar dago. Egoera lehenaz gain aldrebesteko, orain, euria teilatuko zirrikitu guztietartik sartzen da, eta ibaian uraren maila igo eta igo ari da…
Zorionez, trumoiek txakurra esnatun dute eta ezer baino lehen, zaldia esnatzera joan da.
-Zatoz nirekin! Mixina eta txikiak arriskuan daude – eta, ausarki, uretara jauzi egin du…
Mixina lasaitu egin da txakurra han ikustean.
-Sartu katakumeak otzarean, zaldiak eramango gaitu – esan du txakurrak.
Zaldiak bere hanka luze eta indartsuekin, arazorik gabe zeharkatu du ibaia. Mixina, katakumeak eta txakurra gainean jarri eta baserrira eraman ditu.
Baserritarren etxean sartu eta beheko suaren aurrean etzanda, eta bere txikiak errapean dituela, Mixinak, jasan berri duen estuasuna oroituz, pentsatu du inoiz berriro kumeak egin behar baditu, hobeto aukeratuko duela habia egiteko lekua.